XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Entzun ezazu zuk ere arretaz, Dabidek eta Taniak egiten duten moduan.
Emeki, poliki-poliki sartzen dira, kamera motelean bezala ibiliz, musikarekin bat eginda.
Hatza uretan sarzen dute.
Lekuak sorgindua dirudi, kutsu miresgarria dauka. Merlin aztiaren pelikulak dakarzkigu burura.
TANIA: Heldu gara lamien bizilekura. Erreka honetan bizi dira.
DABID: Erreka honetan ez dago inor, zapaburuak besterik ez dut ikusten.
TANIA: Lasai. Uste baino lehenago agertuko dira. Kontuz, ur azala mugitzen hasi da.
Harparen musikaz lagunduta, Lamiak agertzen dira banan-banan.
Oso apainduta, ispilua eta orrazia eskuan daramatzatela. Mari-pertxentak.
Bistan dago interesatzen zaien gauza bakarra itxura eta janzkera direla.
Hizkerari eta ahoskapenari kutsu atzerritarra darie, erdi frantsesa, erdi ingelesa.
LAMIA: Soineko hau zaharkitu egin zait erabat.
Lehengo udaberrikoa da eta aurtengo modarekin ez du zerikusirik.